Erriberabeitia Baia ibaiaren haranean dago; eskualde osoa zeharkatzen du ibaiak, urak Ebro ibaiari esakaini aurretik. Orografiari dagokionez, laua da, eta muino txiki batzuk nabarmentzen dira, Campas, Quintanilla eta Monteria, besteak beste. Arabako haranen ezaugarri den habitata dute, hirigune txiki sakabanatuak dira.

Herritarrak nekazariak izan dira tradizionalki, baina leku gutxitan bezala jakin dute inguruko aldaketa industrialera egokitzen. Bi jarduerak uztartu dituzte, landako eskulanaren galera horren arrazionalizazio eta mekanizazioarekin berdinduta. Horrekin batera, hainbat enpresa hartu ditu industrialdeak.