Kokalekua

Baia eta Zadorra ibaien arroak bereizten dituen mendixka baten hegal baten gainean dago. Batez besteko altitudea 574 metrokoa da. Baia eta Zadorra ibaiek bustitzen dituzten lurren bista ederrak ditu, Ebro ibaiarekin bat egiten duten lekuraino. Herriaren antolaketa-eskema mendi-hegalaren orografia malkartsuaren mende dago. Errepidearen trazatuak bi sektoretan banatzen du herria. Lur-sailak erliebearen araberakoak dira, baina forma estetikoen oreka nabarmendu behar dugu.

Web-orria: www.quintanilladelaribera.net


Udalerriaren historia

Hirigune hau Donemiliagako kartulario ezagunaren zergapeko herrixketako bat zen, horra horren antzinatasuna, Pedro Ortiz de Zarate Guebara jaunaren titulu eta jabetzek erakusten duten moduan.