Erriberabeitia Arabako probintzian dago, Gasteizen hego-mendebaldean. Bilbotik 105 km-ra dago, Donostiatik 130 km-ra, eta Gasteiztik 35 km-ra.
Laurehun eta laurogeita bi (482) metroko altitudean dago batez beste. Bertako 1.431 herritarrak* 6 herritan banatuta daude, udalerriaren 27,70 km2-tan sakabanatuta.
Gure herrietara iristeko modurik onena errepidea da; A-1 errepidetik Burgos eta Gasteiztik, eta AP-68 errepidetik Bilbotik eta Espainia iparraldetik.

Garraio erregularreko linea batek udalerria zeharkatzen du.

* (2014/06/30ean)