Rivabellosa da hiriburua. Historikoki, 1095. urtean sortu zen, Alfontso VI.ak Miranda de Ebrori forua eman zionean. Nolanahi ere, Rivabellosak 1463. urtean hartu zuen ospea, urte horretan onartu baitziren Arabako Anaiartearen ordenantzak, bizitza zibila, juridikoa eta penala arautuko zituztenak, eta mendetan zehar Arabako probintzia gobernatu dutenak.

Erriberagoitiarekin batera, Erriberako Anaiartea osatu zuen, eta Haroko kondearen jaurerriaren parte zen.