San Roman eliza
Eliza barrokoa da eta deskonektatuta dago, etxaldearen iparraldean. San Romani eskainitako eliza da. Txikia da, eta dorreak eta eliza-atarirako arku handiak duten funtzioa azpimarratzen da.


Zubiak
Elizaren eta hilerriaren dagoen zatian sortzen da etxaldea eta Baia ibaia lotzen dituen bidea; behean, iturria aurkituko dugu, antzina bertako jendea hornitzen zuena. Bide bihurri horrek ibaia San Migelerako noranzkoan igarotzen duen zubiraino eramango gaitu. Lau begiko zubia da; arkuak erdi-puntukoak dira, harlandu handiko zubi-bularrekin, eta profilak malda pixka bat dauka. Galtzadaren zoladura hormigoizkoa da, eta petrilak, metalezko baranda txikiak dira. Uretan gora, errota zegoen, gaur egun hutsik dagoen San Pelaio herrixkarekin partekatzen zuena. Ibaian behera, iragan mendearen erdialdeko zubi bat aurkituko dugu "zubi lehor" izenarekin ezagutzen dena; itxura denez, 1858. urtean Errege Bidearen zati batekin eraikin nahi izan zutena da.

Beste eraikin zibil batzuk
Rivabellosara iristen ari garela, gaur egun kontzeju aretoa den eraikina aurkituko dugu, garai batean ogia egosteko labe komunala zena. Eraikin horren aurrean, iturri-aska binomioa dago, 1960. urtean eraikitakoa, “plaza txiki” moduko eremu txiki baten buru.