Jasokundeko Andre Mariaren eliza
Parrokia-eliza Jasokundeko Andre Mariaren izenpean dago. Gurutze latindar itxurako oina dauka, harlanduzkoa. Dorreko kanpandegia ere harlanduzkoa da. Eliza-atari txikira arku handi beheratu batetik sartzen da. Portada erromanikoa da, eta horren zati bat itsututa dago, eliza-ataria ondoren eraiki baitzuten.