Gizarte Zerbitzuen Sistema Publiko baten bitartez, behar sozialen erreta eta estaldura bermatzen saiatzen da Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Saila, marjinazio eta desberdintasun sozialen kausak prebenitzeko eta ezabatzeko, gizarte integrazioa sustatzeko eta pertsonen zein gizarte kolektiboen garapen oso eta askea lortzeko.

Helbidea: Erriberabeitiako Udala
Herria: Rivabellosa
Ordutegia: Asteazkena, 10:30 - 13:30 arte
Telefonoa/Faxa: 945 35 51 16 / 945 35 50 85


Zer da oinarrizko Gizarte Zerbitzua?

Gizarte Zerbitzuetarako sarbidea da, herritar guztientzat dago zabalik, eta komunitatearen gizarte ongizatea garatzea du helburu. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek hamabost unitate dituzte Arabako landa inguruan, eta beharrean dauden pertsona guztiei ematen diete arreta. Oinarrizko gizarte zerbitzuak udalen mende daude organikoki eta funtzionalki, eta Foru Aldundiaren Gizarte Ongizate Institutuarekin koordinatuta lan egiten dute, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailaren mende dagoen organismo autonomoarekin, zerbitzu horien finantzazioan parte hartzen baitu.


Nola funtzionatzen du?

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan, erreferentziako pertsona bat aurkituko duzu, eta horrengana jo beharko duzu arazo sozialen bat edukiz gero. Pertsona hori gizarte langilea da, eta beste erakunde batzuetako profesionalekin koordinatuta:

  • Gizarte eskubideen inguruko aholkularitza eskaintzen die horren beharrean daudenei eta eskubide horiek nola egikaritu adierazten die.
  • Bere eskumenen mende dauden herrietako pertsonen eta familien behar sozialak baloratzen ditu.
  • Dauden gizarte baliabideen inguruko informazioa ematen du.
  • Planteatutako behar edo arazoen aurrean, aukera onenen inguruko orientazioa eskaintzen du.
  • Hala dagokionean, arreta plan pertsonalizatuak egiten ditu, beharrak, lehentasunak eta dauden baliabideak aintzat hartuta.
  • Baliabide espezializatuetarako sarbidea errazten du, bai eta gizarte babesarekin zerikusia duten bestelako baliabideetara ere: gizarte segurantza, langabezia, etxebizitza, osasuna, hezkuntza, prestakuntza.
  • Bananako planen jarraipena egiten du, beharren eta baliabideen arteko egokitzapena kontuan edukita.
  • Gizarte kooperazioaren eta asoziazionismoaren alde egiten du.
  • Gizarte-bazterkeria arrisku egoerak prebenitzen lagunduko duten programak sustatzen ditu.

Nork jo dezake zerbitzu horietara?

Gizarte zirkunstantzia zailetan laguntza profesionala behar duen udalerriko edozein pertsonak jo dezake oinarrizko gizarte zerbitzuetara, bai eta dauden gizarte baliabideen inguruko informazioa edo orientazioa nahi duen edonork ere.


GIZARTE ZERBITZUEN SISTEMAREN ZERBITZU, PROGRAMA ETA PRESTAZIOAK

Etxeko laguntza

  • Etxez etzeko laguntza
  • Larrialdietarako telefono-zerbitzua

Familia ugariak: familia ugarien aitortza.

Pertsona eta familientzako prestazio ekonomikoak:

  • Kotizazio gabeko erretiro edo baliaezintasun pentsioa
  • Zahartzaro eta gaixotasunagatiko Gizarte Ongizate Funtseko pentsioak
  • Beste pertsona bati laguntzeagatiko sorospena
  • Mugikortasun sorospena eta garraio gastuen konpentsazioa
  • Oinarrizko errenta
  • Gutxieneko bermeko laguntza prestazioa
  • Gizarte larrialdietarako laguntzak
  • Behar egoeratarako laguntza bereziak
  • Autonomia pertsonalerako laguntzak
  • Arabako Lurralde Historikotik kanpoko osasun laguntza behar duten pertsonentzako laguntza ekonomikoak

Adineko pertsonentzako baliabideak:

  • Zahar-etxeak
  • Etxebizitza komunitarioak
  • Banakako laguntza ekonomikoak, adinekoak sare publikotik kanpoko zahar-etxeetan sartzeko
  • Zahar-etxeetako aldi baterako egonaldiak
  • Eguneko zentroa
  • Eguneko arretarako landa zentroak
  • Eguneko arreta zahar-etxe eta etxebizitza komunitarioetan
  • Familiari laguntzeko programak: boluntariotza, oporrak, termalismo soziala

Baliaezintasunen bat duten pertsonentzako baliabideak:

  • Orientazio eta balorazio zentroa
  • Minusbaliotasun mailaren aitorpena
  • Autonomia pertsonaleko zerbitzua
  • Egoitza eta tutoretzapeko etxebizitzak
  • Eguneko zentroak
  • Egoitza eta tutoretzapeko etxebizitzetako aldi baterako egonaldiak
  • Zentro okupazionalak
  • Enplegu-zentro bereziak
  • Programak: Bono-taxia, Garraio egokitua, Garaio publikoa egokitzeko laguntzak, Oztopoak ezabatzeko laguntzak, Enplegu lagunduaren aldeko laguntzak, Aisia eta denbora librea

Adin txikoentzako eta horien familientzako baliabideak:

  • Harrera eta larrialdi zentroak
  • Egoitzak eta etxeak
  • Eguneko zentroak
  • Haurdun dauden emakumeentzako zentroak
  • Adopzioa
  • Familia-harrera
  • Programak: Laguntza sozio-edukatiboa, Arreta psikoterapeutikoa, Bizitza autonomorako prestakuntza

Emakumeentzako baliabideak:

  • Biktimaren Arretarako Zerbitzua
  • Etxeko biolentziaren biktimak babesteko aginduaren izapidetzea
  • Orientazio juridikoa
  • Emakumeentzako arreta psikologikoa
  • Etxean indarkeriaz jokatzen duten gizonentzako arreta psikologikoa
  • Emakumeentzako harrera-etxeak
  • Etxeko biolentziaren biktima diren eta langabezian dauden emakumeentzako laguntza ekonomikoa
  • Gizarte sustapena

Baztertze-arriskuan dauden pertsonen integrazio soziala: giltzapean dauden pertsonentzako, drogen menpe dauden pertsonentzako, GIBdunak hartzeko eta arreta emateko, buruko gaixotasunak dituzten pertsonentzako, ludopatentzako, ijitoentzako, etorkin eta errefuxiatuentzako, nekazaritzako sasoiko langileentzako programak.


Nola jo zerbitzu, programa eta prestazioetara?

Oinarrizko gizarte zerbitzuek gizarte gaietan dituzun eskubideei, dauden baliabideei eta horietarako bakoitzerako dauden eskakizunei buruzko informazioa emango dizute. Horrekin batera, behar zehatzen balorazio eta ebaluazioa egiten dute, eta kasu bakoitza baliabide edo prestazio egokienera bideratzen. Esku-hartzeren batek jarraipena behar duela ikusten bada, banakako planak egiten dira, erabiltzailearen onespenarekin betiere.